BERBAZ: Ines Intxausti, Zinebiko mendi errusiarraren gailurrean

Larrean (Amorebieta) sortua. Barne-barnea duen lurralde umezarokoa. Mugimendua da bizitza, eta holaxe maite du. Mugimendu fisikoa, eta ideien mundu magikoan irristatzera jolastea. Ametsei erreparatu eta ametsak norberak irakurri.

Aldaketa urtea Zinebin. Zorionekoa Ines, azken urteotan bertan izan duelako habia, zinemazale handia izanik. Ernesto del Ríok erretiroa eta ordez, Vanesa Fernández (hamarkada batzuk gazteagoa, emakumea eta euskalduna) izango dugu aurrerantzean, 60. urtemugarantza doan filma laburren jaialdi bilbotarrean. Errituala eta lana (4000-5000 filma proposamen jasotzen dabez urtero, eta 50 inguru aukeratu behar). Jardun dugu horretaz ere bai, bilbotartasuna dario Zinebiri, Donostiako Zinemaldiaren aldean, jabetu gara. Orain, holako aldaketa aldian izan ohi den bertigoa (mendi errusiarraren gailurreko hori, irudi polita jarri digu).

Eta sukaldaritzaz ere jardun dugu, itzel maite baitu Inesek ondo jatea eta lagunentzat sukaldatzea. Bilboko taberna arruntetan, oro har, galdu egin ei dugu dexente: industrialki batek jakin non-nola egindako pintxoak barra-barra, barretan, eta berakatz-zopa edo porrusalda jateko aukera eskasak, ostera,… San Frantziskon, bere auzoan, gustora ibili daiteke bat, Ariasen kafe gorena hartuta, Cool Bilbaon bidaiariak aurkituz, Berebarren, Florinesen jan-edanda,…

Oso gustura berbaz gaur be, plazer handia, Inesekin izan ohi den aldarte xelebre eta unorertsu ezinagoan.

Kantak:
Wine song (Beñat Achiary, Iulen Achiary, Joseba Irazoki – Bashoan)
Douha Alia (Cheb Mami)

Erreferentziak
Zinebi

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Tolosaldean asteburuan izan dituzten ekitaldien berri eman digute Atariako lagunek

al. Abe 18 , 2017