SOINUGELA: Judy Collins, Joseba Tapia, Lou Reed, Xabier Montoia, Berri Txarrak

Gaurko urrezko kantua, Who Knows Where The Time Goes?, Ingalaterrako Sandy Dennyk Fairport Convention bere talderako konposatu zuen 60ko hamarkadan, baina 1968an Judy Collins kanadarrak egin zuen bertsioa entzun dugu. Aurten berriro grabatu du, Stephen Stillsekin batera kaleratu duen Everybody Knows disko berrian. 60ko urteetan Stillsek, bere bikotea zelarik, Suite Judy Blue Eyes kantua egin zuen, Crosby eta Nash-ekin batera. Hura entzun dugu, baita disko berritik Handle with Care, Reason to Believe, So Begins the Task eta Judy kantuak ere.

Lou Reed, Mila esker bildumaren ondorengoa laster izango dugu, Jonan Ordorikak jarraitu nahi baitu Reeden knatuak euskaratzen eta grabatzen. Bonus track moduan bakarrik sarean editatuko dira. Hurrengo biak Velvet Undergrounden Rock’n’roll (1970) eta Stupid man, Reed-en The Bells diskoan lehenengo kantua izango dira. Paco Locok lagunduko dio, Txuma Murugarren kantuak euskaratzen ari da eta kantariak… ezin dira momentuz aipatu. Ernesto Valverdek gitarra joko du, Messi eta enparauekin egin behar duen lanak denbora uzten badio. Bi kantu hauek entzun ditugu, ingelesez momentuz.

Duela urtebete inguru proiektu berria aurkeztu zuen Joseba Tapiak, Besamotzak taldea. Agertokietarako talde hau Iker Uriarte eta Iñigo Telleriarekin batera osatu zuen Tapiak eta, orain, bere bakarkako lanetatik hartutako 11 kantu birgrabatu ditu gitarra elektrikoarekin eta erritmo eta ekoizpen berriekin. Honako kantuak entzun ditugu: Himno patriótico, Madrilgo lagunak, Xoxoaren haserrea, Maitez eta Biba Berango.

Richard Thompsonek bere kantu klasikoak era akustikoan grabatzen jarraitzen du. Bigarren eta hirugarren atalak kaleratu ditu, guztira 28 kantu gehiago. Guk hauek aukeratu ditugu: Genesis Hall, Gethsemane eta Meet on the Lodge.

Xabier Montoiaren disko berriak Gorraizea du izena. Seigarren bilduma du Montoiak, eta bigarrena Ibon Rodriguez musikariarekin. Diskoak “Denboraren iragaitea” du gai nagusi, Fermin Etxegoienek idatzi duenez. Satorra, Galderak eta Lo ezinak jotakoaren seaska kanta entzun ditugu bertatik.

Azkenik, Berri Txarrak taldearen disko berritik Spoiler eta Katedral bat entzun ditugu.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Beira taldearekin batera "Brailean" hirugarren lanean barrena

az. Abe 13 , 2017