ERRAIETATIK vol. XXXI | Urriko Iraultza 100 urte (IV)

Published On azaroa 30, 2017 | By Erraietatik | Erraietatik

Aste honetako ERRAIETATIK irratsaioan, amaiera eman diogu Urriko Iraultzaren mendeurrenari eskainitako lau irratsaio berezien monografikoari. Horretarako, bi gai jorratu ditugu: alde batetik, borroka feministaren zein emakumeen ekarpena eta, bestalde, Errusiako Iraultzak eta Sobietar Batasunak utzitako irakaspenak.


Lehen zatian, Otsaileko Iraultza Martxoaren 8ko emakumeen martxa baten txinpartarekin piztu zela gogora ekarri dugu. Gainera, 1905eko Iraultzatik eta Sobietar Batasunaren historian zehar, borrokaren lehen lerroan izan ziren emakumeak omendu nahi izan ditugu.

Besteak beste, Aleksandra Kolontairen inguruan aritu gara, bere teoria eta praktikarekin, askotan burkideen oztopoak gaindituz, feminismo sozialistaren oinarriak ezartzen lagundu zuen ume basatia.

Azkenik, hilabete honetako monografikoarekin amaitzeko, Urriko Iraultzak zein Sobietar Batasunak utzi dizkigun irakaspenei erreparatu diegu, etorkizunari begira, lorpenetatik eta akatsetatik ikasi nahian. Horretarako, ‘A Desalambrar’ irratsaioan Iñaki Etaiori egindako elkarrizketa baliatu dugu, ume basation ekarpen labur eta xumearekin.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.