POTTO: Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren fasea

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta horren erakusgarri da aste honetako POTO saioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren faseari ekin genion domekan Amurrion; bixi-bixi joan zen saioa, eta PoTTOra ekarri ditugu bertsolarien kantuak (bertsoak), eta baita beren prosazko berbaldiak ere (mikrofonoaren aurrean saioa aztertu ziguten).
Ez hori bakarrik… abenduarekin batera, BECen jokatuko den final nagusira joateko 2 sarrera bikoitzen lehiaketaren nondik norakoak zabaldu ditugu eta agenda-proposamena eman.
Biba bertsoa! Gora Apolo!

Hurrengo podcasta

Off The Rekord _02

og. Aza 23 , 2017