ERRO TA BERRI – Ekialde Hurbila: Ghalia Benali & Mâäk, Nishtiman Project, Ulas Özdemir, Efrén López…

Gaurko txango musikalak Magrebetik (Tunisia) Ekialde Hurbileko soinuetara garraiatuko gaitu. Bidean disko berriak dastatuko ditugu gehien bat. Amaitzeko 3 kontzertu gomendatuko dizkizuet, udazkenean sartuta gaude eta ohi denez Euskal Herriko aretoak musikaz lepo dauzkagu. Hauek dira erabilitako abestiak:

1) Ghalia Benali & Timnaa “Divas”, 2) Ghalia Benali & Mâäk “The fortune teller”, 3) Ghalia Benali & Mâäk “Bonding”, 4) Nishtiman Project “Howler” (radio edit), 5) Nishtiman Project “Khor Halat” (radio edit), 6) Ulas Özdemir “Nasihat”, 7) Efrén López, Stelios Petrakis & Bijan Chemirani “Şîn û zer”, 8) Avishai Cohen “Se’i yona”, 9) Izaro eta Mikel Urdangarin “Errefuxiatuena”, 10) Jorge da Rocha “Creep”, 11) Los Hijos de la Montaña “Amor de lejos”.

Hurrengo podcasta

Nola Aldatzen diren Gauzak #111 Antartida

ol. Aza 17 , 2017