SOINUGELA: Andoni Tolosa, “Morau” kantari-kantuegilearekin solasean

Gaurko saioko gonbidatuaren kantu ospetsu bat aukeratu dugu urrezko kantu legez, baina horretarako Balerdi Balerdik egin zuen Nork daki abestiaren bertsioa entzun dugu. Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Wikipedian dioten moduan, folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Bragg-ek jorratutako ildo berean, ironiaz eta xamurtasunaz beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen bost diskoetan.

Andonirekin patxadaz egin dugu berba bere lanari buruz, baita laster plazaratuko duen grabazio berriari buruz ere. Zuzenean Ondo lo egin kantua egin digu estudioan bertan. Kantu zerrenda entzun ditugun abestiekin:

  1. Nork daki (1997, Balerdi Balerdi)
  2. Amodio istorioa (1996)
  3. Lore Etxean (1998, Toño Murorekin)
  4. Enquanto Há Força (1978) José Afonso
  5. Maio Maduro Maio (1993) José Afonso
  6. Forentsearena (2000)
  7. Hip Hop (2000)
  8. Supereuskalduna (2000)
  9. Atzerritarrak (2004)
  10. Herri txiki batekoa (2004)
  11. Euskaldunak, txakur eta haurrei euskaraz (2004)
  12. The Unwelcome Guest (1998, Woody Guthrierena) Billy Bragg + Jeff Tweedy
  13. Road Movie (2008)
  14. Mendian gora (2008)
  15. Arrainentzako himnoak (2014)
  16. Arma, txio, pum (2014)
  17. Postontziko maitasuna (2014)
  18. Ondo lo egin (zuzenean, estudioan)

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Los Brebes eta "Sound the Alarms" bilduma

az. Aza 8 , 2017