SOINUGELA: Los Bravos, Van Morrison, trenbide kantuak #PedroEliasIgartua

Published On urria 23, 2017 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Gaurko urrezko kantua Los Bravos taldearen Bring A Little Lovin’ izan da. Black is Black famatua ere entzun dugu, baita Show me, Trapped eta Baby Believe Me ere.

Punk garaiko abesti batzuk ere ekarri ditugu:

  1. The Damned – I Just Can’t Be Happy Today.
  2. The Vibrators: London Girls.
  3. Johnny Moped: Incendiary Device.
  4. The Adverts: I Will Walk You Home.

Van Morrisonen Roll with the Punches disko berria ekarri dugu. 60ko hamarkadako kantari eta musikari ospetsu batzuek lagundu diote grabaketa berri honetan: Georgie Fame, Chris Farlowe, Jeff Beck eta Paul Jones, besteak beste. Entzun ditugun kantuak: Transformation, Stormy Monday, Fame eta How Far From God.

Billy Braggek eta Joe Henryk AEB trenez zeharkatu zituzten. Hainbat geltokitan musika tresnak atera, jo eta grabatu zuten. Ameriketako trenbide kantu ospetsuen bilduma da Shine a Light diskoa: Rock Island Line, The Midnight Special, Lonesome Whistle, K.C. Moan, Waiting for a Train, Hobo’s Lullaby, John Henry, Gentle on My Mind eta Early Morning Train.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.