Kaxubiarren eskola mintzagai, Atalkan

Published On urria 19, 2017 | By Arraio Irratia(e)ko Atalka | Atalka

Kaxubiarrak Poloniako iparraldeko Pomerania eskualdean bizi dira, eta kaxubieraz mintzatzen dira. Eslaviar hizkuntza gutxitu bat da, eskualdeko hizkuntza gisa aitortua dagoen bakarra Polonian. 108.000 hiztun ditu; orotara, 240.000 lagunek osatzen dute kaxubiarren komunitatea. Berriki kaxubierazko lehen eskola ireki dute, eta Maialen Sobrino baztandarra gonbidatu dugu haren inguruko informazioa gertutik ezagutzeko. Euskaldunek eta kaxubiarrek duten harreman estua ere azalduko digu Sobrinok.

Elkarrizketa ez ezik, berrikuntzak ere izan ditu gure saioak. Jakinaren gainean jartzeko, hori bai, entzun saioa!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.