ANTXOEN BERTSOA (60) – BTN17 Tolosako saioa

Published On urria 19, 2017 | By Antxoen Bertsoa Kkinzona Irratia | Antxoen Bertsoa

Kaixo bertsozale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn Tolosako azken final laurdena izan dugu ardatz. Zenbait bertso entzun ditugu eta saioaren kronika propioa ere bai beste iritzi batzuez osatuta. Beotibar frontoian protagonista izan zen Beñat Lizaso bertsolari azpeitiarrarekin ere hitz egin dugu. Eskerrik asko Beñat hire prestutasunagatik!

Habana Ta Puntoko katea etetear da! Ilusio handiz ekin genion puntu erantzun saioari aurreko astean, baina gaurko protagonistari ez omen zitzaion interesatzen eta umezurtz utzi gaitu. Ez dakigu ze etorkizun izango duen Habana Ta Puntok. Agian, Habana Ta Punto 3.0 edo Habana Ta … Proposamenik bai entzule? idatzi info@kkinzona.eus helbidera.

Hurrengo asteazkenean elkartuko gara KKinZonako uhinetan! Badakizu 18:00tatik aurrera bertso irratsaio kitzikagarria zuzenean fm 98.0n edo http://www.kkinzona.eus atari berri bezain ponpoxoan.

Agur! glu glu glu glu…

Like this Article? Share it!

Comments are closed.