SOINUGELA: Tom Petty, Zazkel, Steve Winwood, Allison Kraus #PedroEliasIgartua @ZazkelTaldea

Iragan astean zendu zen Tom Petty handia, The Heartbreakersekin edo talderik gabe, baina beti Mike Campbell eta Benmont Tenchekin 40 urtez dozenaka kantu maisu egin ditu, errazak eta sakonak beti ere. Pettiren rock’n’rolla ezinhobea pop musikaren gailurra izan da. Gaurko urrezko kantu moduan Wild Flowers aukeratu dugu. Beste batzuk ere entzun ditugu: Anything That’s rock’n’roll, Here Comes My Girl, Running Down a Dream, Flirting With Time, Last Night eta Trailer.

Zazkel taldea 2012an sortu zen Santutxun. Pop rock eta musika beltzaren erritmoetan oinarrituta, sonoritate erakargarria dakar zazpikote honek. 2016an grabatu zuten lehendabiziz. Azaroan Azkue fundazioaren lehiaketa irabazi, oraintsu, udan, Kaki Arkarazogaz grabatu dute Garaten eta bigarren lan hau Baga Biga disko etxearekin kaleratu dute. Ez entzun CD honetan eragin anitz islatzen dira eta emaitza zoragarria da. Entzun ditugun kantuak: Titaniozko sudurrak, Infernuko atean, Apirilak 5, Afera ustela eta ZTD Dr. Krzyc Remix.

Jamaikako Althea eta Donna 1978n kristoren arrakasta lortu zuten reggae esparruan. Bi kantu aukeratu ditugu: No More Fighting eta Up Town Top Ranking. Allison Krauss bluegrass eremuko kantari eta bibolin joleak aurten kaleratu duen Windy City disko berritik hiru kantu entzun ditugu: Windy City, Gentle on my mind, It’s Goodbye and so long to you eta Never Cared For You.

Azkenik, Stevie Winwood-en disko berritik ekarri dugu: Gimme Some Lovin eta John Barleycorn.

https://www.youtube.com/watch?v=V_wN7GgzqMI

Hurrengo podcasta

BERBENIR- Kevin Morby, Neil Young, Norah Jones..........

ar. Urr 17 , 2017