ANTXOEN BERTSOA (58) – BTN17 Segura eta Leitzako saioak

Published On urria 5, 2017 | By Antxoen Bertsoa Kkinzona Irratia | Antxoen Bertsoa

Iepa bertsoxale!

Aurreko astean ekin genion ANTXOEN BERTSOAren denboraldi berriari eta BTN17ren jarraipena egin genuen. Gaurko irratsaioa ere ildo beretik joan da. Segurako eta Leitzako final-laurdenak aztertu, komentatu eta entzun ditugu.

KKinZonako sekzio popularrena, ez aurrera ez atzera dago. Habana Ta Punto hil da?? Ez, hori, ez!! Lasai entzule, aurtengo denboraldian izango du jarraipena eta ea hurrengo astean protagonista gurekin den.

Gure entzule eta kolaboratzaile fin Doneztebe jaunak ere deitu digu gaurkoan. Txapelketari buruz aritu da eta ANTXOEN BERTSOAko beste xapelketa batetaz ere aritu zaigu. Bertso Bihotz rankinga eguneratuko duela zin egin digu.

Hurrengo asteazkenean 18:00tatik aurrera bertso gilda kitzikagarria fm98.0n edo www.kkinzona.eus atarian.

glu glu glu glu…

 

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.