ANTXOEN BERTSOA (57) – Hasieraren hasiera

Kaixo arrosazale!

Gaurkoan aspaldiko partez elkartu gara ANTXOEN BERTSOA berri bat egiteko.
Denboraldi berria ofizialki hasi ez badugu ere, gure bertso gose eta egarriak irratiko mikroetaraino gerturatu gaitu eta izan dugu zer entzun, zer jardun.
Gehienbat, Bertsolari Txapelketa Nagusiko, 1. final-laurdeneko bertsoak entzun ditugu. Baigorriko bertso aleak bertsoa.eus ataritik jasoak. Lastima Habana Ta Puntoko kateari ez jarraipena ez ematea baina hurrengo asteetan ziur baietz. Informazio gehiago www.kkinzona.eus atari berrian.
Bitartean, glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Kataluniara begira Presio Heltzean

og. Ira 28 , 2017