BERBAZ: Othman Alfredo aldaketari begira

Bizitza eten barik aldatzen. Soziologia ikasi zuen eta berezkoa du Othman Alfredok gizartearen aldaketari begiratzea. Laudion bizi da Bilboko San Inazio auzokoa azken sei urteotan eta herriko eta hiri handiko bizimoduen aldeei erreparatzen die, migrante eta tokikoen arteko harremanari, pertsonen arteko, auzoko, komunitateko bizimoduari eta abarreri eta horien guztien azken hamarkadetako bilakaerari.

Galtzen ari omen gara biziera kolektiboan, askatasuna irabaziz batzuetan, burua galduz sarri. “Duintasunez” hiltzea goraipatzen dugu gero eta sarriago. Zer ote da hori? Aurrerabidea ote emakume batek gizon baten hazia eta dirua jasota, bere sabelean umea sortu eta ematea? Zer ekarriko digu komunikatzeko moduak sakon aldatze honek? Hainbat galdera, ordutan luza ziteke solasaldirako.

Kantak:
Goiza mundu zoriontsuan (Morau)
Dirty old town (The Pogues)

Hurrengo podcasta

Sokaren Itzala #12: Ilargia

ol. Uzt 14 , 2017