SOINUGELA: Bixente Martinezekin solasean, Izukaitz, Oskorri, Hiru Truku, Igelaren Banda

Published On uztaila 5, 2017 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez.

Bixenterekin entzun ditugun kantak: Oskorri: Doktrina Kristiana (1977), Izukaitz: Katu beltza-Txalopin txalo (1980), Ruper Ordorika Fas fatum (1980), Oskorri Mode (Martinez-Sarasua, 1992), Hertzainak: 564 (1989), Ibon Koteron eta Kepa Junkera: Leonen orroak (1996), Hiru Truku: Bakarrik aurkitzen naiz (1997). Igelaren Banda taldearekin (2001) Zaldi urdinak (Ben Monderrekin) eta Aulkia dantzan (Mixel Etxekoparrekin).

Gaurko urrezko kantua Bill Frisellen laukotearen eskutik ekarri dugu. Pete Seeger-en Turn, Turn, Turn doinuaren bertsioa egiten du Frisellek.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.