ANTXOEN BERTSOA (56) – Bat-batekoa

Iepala bersoxale!

Denboraldiari amaiera emateko saio berezia osatu dugu gaurkoan. Azkenean, hirugarren antxoa ere batu zaigu gurera. Izan dugun berotzarra arintzeko haize frexkoa izan dira bertsoak. Hainbat partaide eta lagun gonbidatu ditugu KKinZonako estudiora eta iaz egin genuen bezala bat-bateko saio berezi bat sortu: puntuka aritu gara, gaiari erantzunez bertsoak osatzen, koplaka, 4 ohinekin bertsoa kantatzen, idatzitako bertsoren bat edo beste… Eskerrik asko parte hartzaile guztioi! Mundiala izan da zuei entzutea, zuekin batera parre algaraka egotea eta ordubete bikain hau pasatzea! Pena izan da Habana Ta Puntoko protagonista ez dugula estudioan izan baina, irailerako baditu etxeko lanak.

Besterik gabe entzule, ondo pasa uda eta irailean itzuliko gara ANTXOEN BERTSOAko kideok bertso eta kontu gehaigorekin! Eskerrik asko hor egoteagatik!

Bitartean, glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Datozen kontzertuk - Face

og. Eka 22 , 2017