‘Udako arrats eternala’ eta ‘Aho bete amets’ ekarri ditu Danele Sarriugartek Hitzen Uberanetik

Diego Aldasorok Udako arrats eternala artista liburua plazaratu du Argitaletxea EDO!ren eskutik, ez ohiko formatuan: pospolu kutxa baten forma du liburuak. Yolanda Arrietak, berriz, urteotan pilatu duen esperientzia Aho bete amets saiakeran laburbildu du. Bi idazleekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka izan dugu liburuetan kontatzen denaren berri, gurera batu den Danele Sarriugarterekin.

Hurrengo podcasta

Bukatu da Zebrabideko aurtengo denboraldia

ol. Mai 26 , 2017