Biharko ‘Gaur8’: Leila Khaled ekintzailea, ‘Uztaro’-ren zuzendariak eta Franc Dolosor

Bartzelonan liburu bat aurkeztu behar zuela aprobetxatuta, Leila Khaled ekintzaile palestinarra elkarrizketatu du Koldo Sagastik biharko Gaur8-rako. Palestinako errsistentziaren historia bizia denaren berri ekarri du astekariko arduradun Amagoia Mujikak gaurko aurrerapenera. Dibulgazioaren arlora jota, beste elkarrizketa bat edo bikoitza aipatu du: UEUren Uztaro aldizkaria 100 alera iritsi baita orain gutxi, eta orain arte zuzendaria izan den Jokin Apalategirekin eta hemendik aurrera ardura hori izango duen Gidor Bilbaorekin egon baitira. Amaitzeko, gaskoi akademiaren kide izendatu berritan In fraganti harrapatu duten Franc Dolosorren elkarrizketa ere aletu du.

Hurrengo podcasta

'Udako arrats eternala' eta 'Aho bete amets' ekarri ditu Danele Sarriugartek Hitzen Uberanetik

ol. Mai 26 , 2017