POTTO: Euskal Herria zeharkatuko dugu, Hazparnetik Bilbora

Published On maiatza 25, 2017 | By Potto BILBO HIRIA IRRATIA | Potto

Bertsolaritzak ez du mugarik ezagutzen, eta POTTO irratsaioak ere ez! gaurko atalean Euskal Herria zeharkatuko dugu, ekialdetik mendebaldera (Hazparnetik Bilbora).
Gazteen txapelketak gero eta sona handiagoa hartzen ari dira, eta horren erakusle da Eskolarteko txapelketa. Hazparnen Xiberu, Lapurdi eta Baxenafarreko txapelketaren finalaz gozatu ederra hartu eta gero, Legutiora jo dugu Arabako Eskolarteko finala aletzera (Euskal Herri mailako Eskolarteko final handia ekainaren 10ean izango da, Saran; Bizkaiko finala, berriz, Markinan, ekainaren 3an). Ondoren Gipuzkoa bisitatu dugu eta Azkoitian izan zen bertso-jaialdiko ariketak ekarri. Eta saioak Bizkaian izan du azken burukoa, Bilboko alde zaharrean izan zen bertso-triki-kalejiran (Elortza eta Ibarra, protagonistak)

On egin!!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.