IRRATIEN TARTEA: Bizkaiko kronika Bilbo Hiriatik eta herri hezitzaileari buruzkoak Txapatik

Published On maiatza 25, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Bizkaiko hiriburuko kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera, hasteko, zerga politikei heldu diegu. Izan ere, Bilboko Udalak 2018an zergen igoera ezartzea erabaki du, eta, horren bidez, etxebizitza hutsak dituztenak zigortuko dituztela. Kale ekintza bati buruzkoak ere aipatu ditugu, izan ere, Bilbon ekintza ez bilentoa egin zuten, atzo, KEM MOC talde antimilitaristakoek, Bruselan egiten ari den NATOren goi bilera salatzeko. Horiei buruzkoak, Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalak ekarri ditu gaurko irratien tartera. Gainera, euren irratiaren 20. urtemugari buruzko kontuak ere aipatu dizkigu. Eta Bilbotik Bergara aldera jo dugu, Txapa irrati libreko lagunen edukiei tartea egiteko. Izan ere, joan den astean Donostian egindako III. Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldien kronika egin du Amaia Etxabek irrati horretan.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.