Amelia Barquin: “Pornoa bada gaztetxoek sexuaz duten lehen erreferentzia, zein eredu garatuko dute?”

Published On maiatza 24, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Amelia Barquinen lagun baten semea, 11 urtekoa, larri heldu omen zen etxera pasa den astean. Amari kontatu zion lagun baten telefonoan sexu pasarte batzuk ikusi zituela eskolan, lagunartean. Oso bortitza iruditu zitzaion ikusitakoa. Amak elkarrizketa luzea izan zuen semearekin. Barquinen iritziz, semeak zortea du ama feminista duelako. Hala, Kinka blogean, irakasleei zuzendutako lerro batzuk idatzi ditu, ikasle gaztetxoekin pornoaz egin beharreko lanketaz, eta horietaz hitz egin du Bergarako Txapa irrati libreko Gurasoak saioan ere.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.