Liher Gonzalez: “Bizitza kudeatzeko eredu berriez kontzientzia sortu beharra dago”

Finantzen arloko oinarrizko hezkuntza Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan eta DBHn txertatu da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetako finantza-arloko hezkuntza-programetako batzuk finantza-erakunde tradizionalek irakasten dituzte eta Espainiako Balio Merkatuen Batzordearen programazioari jarraituz irakasten dira, beraz, finantza-arloko hezkuntza jakin bat sustatzen da. Eta guk behin baino gehiagotan esan izan dugu finantzek eragin handia dutela gizarte ereduen sustapenean, eta finantza etikoek egun indarrean dagoen eredua iraultzen laguntzen dutela. Duela bi asteko gaiari jarraipena eman eta hezkuntza eremuan finantza etikoak txertatzeko aukeraz hausnartu dugu Koop57 EHko Liher Gonzalezekin.

Hurrengo podcasta

Joanes Garcia: "Estilo zehazturik ez dugu, baina logika baten barnean dira Usopopeko taldeak"

ar. Mai 23 , 2017