ANTXOEN BERTSOA (52) – Gipuzkoako Herriartekoa: Bergarako finalerdia

Published On maiatza 19, 2017 | By Antxoen Bertsoa Kkinzona Irratia | Antxoen Bertsoa

Kaixo bertsoxale!

Gaurko ANTXOEN BERTSOA, Habana Ta Punto sail kitzikagarriarekin hasi dugu. KKinZonako estudioan izan ditugu aurreko protagonista Mikel Campos, eta aste honetako bertsolari Ander Arbulu. Plazerra izan da aspaldiko partez bi habanero gure mikroetan izatea eta momentu eder batzuk konpartitzea. Ea hurrengo protagonista ere animatzen den KKinZona irratira etortzen.

Ondoren, Gipuzkoako Herriartekoan murgildu gara. Bergarako Munizipal frontoian ospatu zen bigarren finalerdia maiatzak 13an eta protagonista izan ziren Gabiriko Osinalde taldea eta Amasa-Villabonako Am..ona taldea. Saioko kronika egin dugu eta zenbait bertsoaldi entzun ere bai.

Bertsomovieda ekimena ere amaitu berri da. Aurtengoan Txakur Gorria taldeak ekoiztutako Hartza Zu bertso bideo filma izan da irabazlea eta bertako kide den Mariñe Arbeo izan dugu gurekin Antxoen Bertsoan. Zorionak!

Amaitzeko, datozen egunetan dauden bertso saioak izan ditugu hizpide.

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.