IRRATIEN TARTEA: Baztan zein Bortzirietako albisteak, eta haurren jolas bidelaguna

Ekainaren 18an Euskal Herriko estatus politikoaz egingo duten galdeketako galdera zein izango den jakinarazi du Bortzirietako Eman Bortzekoa elkarteak: Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu? Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, aipatu du Baztango Mankomunitateak eta Kaiku kooperatibak egin duten akordioa ere, Baztango esne ekoizleei etorkizuna bermatzeko. Eneterreagaz gain, Txapa irratiko lagunek ere parte hartu dute gaurko irratien tartean. Zehazki, Itsaso Pagoagarekin hitz egin dute, haurren jolasetan helduen parte hartzea egokia ote den hausnartzeko.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Seaskaren ahaleginak eta Frantziako Hezkuntza Nazionalaren oztopoak

ar. Mai 16 , 2017