Ivan Zabalegi: “Euskal giro hezea duen ‘country’-a da Nire, Lisabören kutsurik gabea”

Published On maiatza 15, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Lisabö taldeko bateria jotzailea izan zen Ivan Zabalegi hastapenetik duela lau urte ingurura arte. Gitarra aldean hartuta egin zuen agerpena gero, eta Nire izenarekin plazaratu zuen Hamabost bakarkako lana, Bidehutsekin. Zuzenekoetan bi formatutan aritu da, leku eta unearen arabera: bakarka batzuetan, eta hiruko formatuan besteetan, Ander Zabalegi anaiak eta Mikel Lopez Ereñozagak lagunduta. Bakarkako proiektua nola doakion kontatu die Radiokulturako lagunei Zabalegik berak.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.