IRRATIEN TARTEA: Aiztondoko Maskaradak eta Gipuzkoako herriarteko bertso lehia

Published On maiatza 8, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Bisitaren azken txanpan, maskarada jokoak egin zituzten zuberotarrek atzo arratsaldean Larraulgo plazan. Jendetza inguratu da eta giro aparta jarri zuten. Izan ere, Aiztondo bailarako hainbat lagunek Zuberoako maskaradak euren herrietara ekartzeko lana egin dute. Horren emaitza ekarri du Tolosaldeko Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako sailkapenari heldu dio, joan den larunbatean, Tolosaldeko Karidadeko Benta taldea finalera sailkatu baita.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.