HITZEN LIOA HIRUTAN – Ttun Ttun Brigade

Kaixo arrosaxale!

Aspaldiko partez itzuli gara KKinZonako estudiora. Gaurko HITZEN LIOA HIRUTAN errioxar talde serio bati buruzkoa izan da. Ttun Ttun Brigade talde lotsagabe eta  bikainaren musika eta letrak entzun-irakurri-aztertu ditugu. Barrea, dantza eta batez ere, euforia nagusi gaurko bi lianteongan. Ederki pasatu dugu! Hauxe osatu dugun zerrenda:

1.- Intro (P&TTB Cover), (vol. 1).

2.- Sarrera Mixtape 4.0, (vol. 2).

3.- Zortzigarren Euskal Probintzia, (vol. 1) + Txoministak webserieko 1×05 Dokumentala kapituluaren zati bat.

4.- Tolosa eta Euzkitze, (vol 1.).

5.- Eitb1-en Ereserkia, (Vol. 3).

6.- Enrike eta Benito, (Vol 3.)

7.- Urkullu is a robot (Kraftwerk cover), (Vol. 2)

8.- Giriak Zarautzen, (Vol. 3).

https://ttunttunbrigade.bandcamp.com/

Hemendik bi astera berriro itzuliko da HITZEN LIOA HIRUTAN. Ia hurrengoan zerekin harritzen zaituztegun!

Hurrengo podcasta

HIRU KORTXEA: Bilau taldearekin izan gara gaurko programan

ol. Mai 5 , 2017