TERTULIA: zertarako baliatzen da emakumeen ikusgarritasun mediatikoa?

Emakumeen ikusgarritasunaz, ahalduntzeaz, plaza hartzeaz… sarri hitz egiten da azken aldian. Boteretze hori izango da datorren larunbatean Berriozarren egingo diren emakume abertzaleen zazpigarren topaketa feministetako gai nagusia ere. Ba emakumeen ikusgarritasunari heldu diogu gaurko tertulian, izan ere, argazki biral bat bestearen atzetik sortzen ari dira azken hilabeteotan, guztiak eskema berekoak: emakume bat eskuin muturraren edo autoritarismoaren agente bortitz edo armatuei kontra egiten. Irudiak duen indarrari eta horretaz egiten den erabilerari buruz aritu gara, beraz, Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin.

Hurrengo podcasta

Olatz Egiguren: "LOMCEk derrigorrezkotzat zuena malgutzera behartu ditu erantzunak"

ar. Mai 2 , 2017