ANTXOEN BERTSOA (49) – Osinalde Saria eta Nafarroako Finala

Kaixo bertsoxale!

Bi asteko oporrak eta gero, itzuli gara KKinZonako bertsoxaleak beste saio kitzikagarri bat osatzera. Azkenaldian bezala, gaurko ANTXOEN BERTSOA kontu epelen sailarekin hasi dugu. Batez ere, Gipuzkoako Herriartekoaz, Nafarroako Txapelketa Nagusiaz eta Osinalde Sariketaz aritu gara. Nafarroako Finaleko zenbait bertso entzun ditugu eta gero, guztiz murgildu gara Gabiriko katedraleko finalean. ANTXOEN BERTSOA finalean izan zen eta bertsoaldi onenak entzuteaz gain, finalaren kronikatxoa ere egin dugu.

Habana Ta Punto bizi da! Manipulazioak manipulazio, bizi bizirik jarraitzen du gure sekzio herrikoiak. Aste honetan Markel Beltza izan da protagonista eta berak esan bezala, aukera polita izan da bertso herdoila kentzeko eta errima makinaria berriro aktibatzeko. Eskerrik asko Markel! Eta hurrengoa…

Saioa finitzeko agenda eguneratu dugu eta guztioi gonbidapena luzatu dizuegu, larunbat honetan gaztetxe eta irratiaren bueltan ospatuko den KKinZona egun handira hurbiltzeko. Azaldu, ikaragarria izango da!

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Berri Txarrak, Def Con Dos, Jackie Mitoo, Javier Colina, John Fellingham, Frank Zappa #PedroEliasIgartua

ol. Api 28 , 2017