Derribos Arias, gaurko belarriekin entzungarria den atzoko taldea

Derribos Arias post-punk mugimenduan sortutako musika taldea izan zen. 1980ko hamarkadan sortu zuten, movida madrileña izenez ezagutzen den kultura mugimenduaren barnean. Soinu gordina eskaintzen zuten, kaotikoa eta une batzuetan melodikoa ere izan zitekeena. Post-punkaren, punkaren eta psicodeliaren eragina zuten Derribos Ariasen abestiek, eta zentzurik gabeko umorera ere jotzen zuten hitzetan. Talde horri buruzkoak ekarri dituzte Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak.

Hurrengo podcasta

"Dantzari txiki egunen egitura mantenduko dugu helduekin, guretzat berria da"

og. Api 27 , 2017