Ainhoa Narbaiza: “Jai guneak ez dira oasi bat, erasoen abanikoa zabaldu behar da erantzuteko”

Jaien antolakuntzan parte hartzen dutenak formatzea oso garrantzitsua iruditzen zaie Bergarako Xaxau konpartsako kideei. Jaiak antolatzea ez baita egitaraua osatzea bakarrik. Egitarauak logika bat izan behar duela eta balore batzuei lotuta joan behar duela uste dute. Hargatik, jaiak birpentsatzeko beharra ikusi dute eta Xaxau eta formau lelopean hiru formazio saio antolatu dituzte. Horietako batean feminismoa izan dute aztergai, eta horren berri galdetu diote Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Ainhoa Narbaizari.

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 299b - Oihanaren deia (!)

al. Api 24 , 2017