Erramu zapatu bezperako bertso saioa Bergaran

Published On apirila 19, 2017 | By kontzertuak | Kontzertuak

Jon Maia, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan,  martxoaren 31n Bergarako kartzela zaharrean. Gai jartzailea Ibon Leibar bergararra izan zen. Umorez eta txantxaz betetako saioa izan zen, eta entzuleek asko gozatu zuten.

Erramu zapatu bezperan urtero saioa antolatu izan da udal pilotalekuan baina aurtengo hutsunea zela eta, Kopla Barik bertso eskolak Gaztetxean saio borobila antolatzea erabaki zuen. Iturriagaren agurrak kantatu zuen bezala:

…aspaldikoz etxean sentitu naiz gaur ni
bi saio ez nituzke nahi kontrara ipini
frontoikoa ez galdu baina eutsi honi

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.