IRRATIEN TARTEA: Presoen eskubideak, Korrika eta ‘Halabelarri’ kanpaina

Azazetan frankistek hildako 16 lagun omendu zituztela joan den larunbatean azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Sare dinamikarekin Arabako batzar nagusietan sortu den zalapartaz eta larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko Gasteizko katedral zaharrean zintzilikatutako pankartaz ere aritu da. Amaitzeko,  Halabelarri kanpaina berriaren nondik norakoak azaldu ditu. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Basaburua eta Ultzamatik Korrika bart igaro zela azaldu du, batetik. Eta Lizasoko baserri eskolari buruzkoak aipatu ditu, bestetik, bioeraikuntza ikastaroa aurkeztu baitute bertan.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: gertuko 'Panamako paperak' eta zenbait ustelen inpunitatea

ar. Api 4 , 2017