Ainhoa Villaverde: “Eragileen eta instituzioen elkarlana ezinbestekoa dela aldarrikatu dute”

Tolosa aldetik sartu da gaur goizean Korrika Gipuzkoan. Goizaren zati handi bat Oarsoaldean igarota, sartu-irtena egin du Korrikak Lapurdin, muga zeharkatu eta Hendaia bisitatzeko. Itzuleran, euskalgintzako eta instituzioetako hainbat ordezkarik elkarrekin hartu dute lekukoa Santiago zubian. Itzuleran, aurtengo Korrikako kilometro esanguratsuenetako bat ikusteko aukera izan da Santiago zubikoa, hain justu. Hondarribitik Lezorako bidea egiten ari zela harrapatu dugu guk Korrika, eta goizak eman duenaz eta arratsalderako aurreikusitakoez hitz egin dugu Ainhoa Villaverde Arrosa sareko koordinatzailearekin.

Hurrengo podcasta

"Irudikatzen dugun mundu alaiko doinuekin ere egin daiteke gizarte kritika"

ar. Api 4 , 2017