IRRATIEN TARTEA: Korrikak asteburuan emandakoaren kronika

Irratien tartea zabaldu eta 20. Korrikak asteburuan eman duenaren errepasoan murgildu gara gaurkoan. Dakizuen eran, Ainhoa Villaverde Arrosa sareko koordinatzailea Korrikako ibilbidearen komunikazio jarraipen oparoa egiten ari da, eta asteburuko hainbat bizipen bildu ditu.

Ostiral arratsaldean eskaini zigun une hartako giroaren berri, baina kontu gehiago ere bildu zituen, bestek beste, Lodosako Ibaialde ikastolako Itziar Aizpeolea irakaslearekin hitz egiteko aukera baliatu zuen.

Larunbatean, berriz, momentu bereziak bizitzeko aukera izan zuten Beiren. Bertan, duela gutxi zendutako Carlos Del Villar herrikidea omendu baitzuten, aurreko urteetan, Korrika laguntzaile fina izandakoa. Euskal Irratietako Charlotte Chorhy eta Villaverdek, herriko gazte batekin hitz egin zuten Del Villarri buruz.

Eta atzo, hiru probintzietatik igaro zen Korrika, Villaverdek, Nafarroa Behereko hiriburuan trikiti giroan Korrikaren zain zeuden lasterkari bat harrapatu zuen.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': Foro Sozialaren agerraldia, Nekane Txapartegi eta boteretze tailerrak

al. Api 3 , 2017