SOINUGELA: Sly and The Family Stone, Grateful Dead, Itziarren semeak…

Aspaldiko talde batekin hasi dugu saioa, Sly and The Family Stone famatuak, 1966an San Franciscon sortutako talde honek gauza asko irauli baitzituen eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen musikan, estetikan eta jarreran, soul psikodelikoa deritzon generoan. Euren 1969ko Stand diskoari erreparatu diogu, bertako I Want to Take You Higher eta Stand kanta gogoangarriak, esanguraz beteriko Don’t Call Me Nigger, Whitey eta Sex Machine luzea (ez nahastu izen bereko James Brownen abestiarekin) eta Everyday People bakezalea entzunez.

Ondoren, The Grateful Dead taldearen estreinako albuma entzun dugu, taldearen izen berekoa. Berriki berrargitaratu dute 1967ko lan hau, zuzeneko beste batekin batera, taldearen 50. urteurrena ospatzeko. The Golden Road, Good Morning, School Girl, Sitting on Top of the World, Cream Puff War. Zuzeneko kantu bat ere entzun dugu, taldea Dylanen It’s All Over Now, Baby Blue kanta jotzen.

Beste doinu batzuk ere entzun ditugu gaurkoan, Itziarren Semeak talde bizkaitarraren Apirilaren beltza eta Itziarren alaba; Michael Kiwanukaren Rule the World eta Percy Mayfield-en Please Send Me Someone to Love.

Hurrengo podcasta

Gaixotasuna eta literatura

ig. Api 2 , 2017