SOINUGELA: Balerdi Balerdi, arima sobera eta soul apur bat

Gaurko urrezko kanta Balerdi Balerdi nafar taldearen Arima sobera izan dugu. Laster diskoa aterako dute, taldeak berak aurreratu duenez, baina guk Ez gara galdu disko zaharragoko abestiari erreparatu diogu, baita kanta horretan agertzen diren aipamen batzuei ere. Soul esparruko erreferentziak dira, lehena Smokey Robinson eta bere The Miracles taldearena, eta guk euren Shop Around entzun dugu. Otis Redding-en These Arms of Mine entzun dugu ondoren, bata Sam Cookeren A Change Is Gonna Come ere. Aretha Franklinen Do Right Woman, Do Right Man, I Never Loved a Man the Way I Love You eta, izen bereko albumetik Sam Cookeren A Change Is Gonna Come bera entzun ditugu. Booker T-ren Green Onions doinu instrumental ezagunaren historia ezagutu dugu. Private Number (Judy Clay eta William Bell).

Saioaren bigarren partean, erritmoz aldatu dugu, berriki Txapelpunk-ek ateratako Betty Rockanroll disko berria aipatuta. Pete Seeger gogoan, Lou Topet taldeak grabatu duen izen bereko diskoa eta Arriaga antzokian martxoaren 26an eskainiko duen gorazarre kontzertua gogoratuta, Loreak non dira? kanta entzun dugu. Something Else By The Kinks-en bertsioak egiten Mojo aldizkariak kaleratu berri duen diskoari erreparatu diogu. Hasteko David Watts American Wrestlers-en bertsioan jarri dugu, ondoren Death Of A Clown kanta, Wreckless Eric taldearen eskurik eta, amaitzeko, Ty Segall-ek egindako Waterloo Sunset kantaren bertsioa.

(Argazkia: Morau).

Hurrengo podcasta

ERRO TA BERRI - Warsaw Village Band, Kamaniu Silelis, Mokoomba, Inna de Yard, Zuco 103...

ol. Mar 24 , 2017