Anais Funosas: “Armagabetzeak gatazkaren ondorioak konpontzeko atea ireki behar du”

Gizarte zibileko hamarnaka lagunek agerraldia egin dute gaur Baionan, Bakearen artisauekin batera eta beraiek ere bakearen artisauak direla jakinarazi dute. Gainera, batzeko deia egin diete “bake zuzen eta iraunkorraren arrangura” dutenei. Apirilaren 8an Baionan elkartuko dira, joan den astetik dugu data hori buruan, ETA ordurako armagabetuta dagoela jakinarazi baitzuen Txetx Etxeberrik ostiralean. Larunbatean, berriz, armagabetze horri buruzko foroa egin zuten Miarritzen Bakebideak antolatuta. Hain justu, Bake Bideako Anais Funosasekin hitz egin du aste honetan Halabedi irratiko Igor Goikoleak, eta elkarrizketa hori izan dugu entzungai.

Hurrengo podcasta

The Molochs, Kim Salmon eta Ty Segallen doinuak, Beñardo Goietxeren eskutik

og. Mar 23 , 2017