IRRATIEN TARTEA: ‘Harian’ ikuskizunaren berri, Antxetako Maia Muruagaren eskutik

Elodie Baffalio eta Maika Etxekopar aspaldiko adiskideak dira, eta Harian izeneko sorkuntzaren bidez, haien ibilbide artistikoak gurutzatzea erabaki dute. Bien arteko hurbiltasunak gai intimoetan sartzera eraman ditu, egunerokoan axola dieten gaiak artearen bidez landu dituzte. Hortik sortu da kantua, olerkia eta pianoa batzen eta taularatzen dituen pieza. Bihar egingo dute estreinaldia Baionako euskal museoan, eta Antxeta irratiko Maia Muruagak ekarri du horren berri gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Fukushimako mito berria, alokairuaren hausnarketa eta Ainhoa Azurmendi

ol. Mar 17 , 2017