IRRATIEN TARTEA: Sandra Barrenetxearen torturak, ‘tarifazoa’ eta Loraldia

Torturak kontatu, eta akusatutako guardia zibiletatik hiru ezagutu zituen Sandra Barrenetxeak atzoko auzi saioan. Orain arte adierazitakoa berretsi zuen Barrenetxeak deklarazioan, eta torturak eta sexu erasoak salatu zituen. Istanbulgo Protokoloaren emaitzen arabera, haren kontakizuna “guztiz sinesgarria” da. Gai hori ekarri du Bilbo Hiriako koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Bilboko garraio publikoan ezarritako tarifa berriek eragin duten prezioen garestitzeari aipamena egin dio. Amaitzeko, Loraldia festibalaren barneko agendari erreparatu dio.

Hurrengo podcasta

Koldo Zarate: "Herritarrekin eraikuntzan hasi eta gauza egingarriak planteatu behar ditugu"

og. Mar 16 , 2017