BERBAZ: Iñigo Retolaza, txalaparta eredu, zubigile

Published On martxoa 16, 2017 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

Lau urte inguru etxean bueltan dela, bertan birfinkatuta dugu, ia, kanpoan (India, Kolonbia, Bolivia, Nikaragua,..) batetik bestera aholkulari ibili eta gero urtetan, gatazka handietan tartekari.
Azken aldian jardun bik erakartzen dute bidenabar: Memorialabek (euskal gizarteko urtetako indarkeriaren memoria osatzen) eta Euskaldunon Topagunearekiko elkarlanak (galder nagusia, zelan zabaldu daiteke euskararen plaza/bilgune/zubi zeregina?).
Hitzaldia eman du berriki Topaldian, eta hark piztu dizkionak konpartitzera ekarri dugu, berbaz.
Txalaparta oso metafora baliagarria dugu egun. Hizkuntzen trataeran hartu eta eman, entzun eta erantzun, elkarrekin dantzan ikasi behar omen dugu, ahari topeka edo sokatiran ibili baino hobe.
Eta horrek barne-lana eskatzen du. Nor bere burua prestatzea. Galderen, jakinminaren, irekitzearen, ezohjkoaren, itzalaren eta lankidetzaren lagun egin gaitezen. Osotuz, osatuz.

Kantak:
Ulua (Oreka TX)
Gure bazterrak (Mikel Laboa)
El mambo de la pantera rosa (La 33)

Erreferentziak:
Memorialab
  Topaldia

Like this Article? Share it!

Comments are closed.