ANTXOEN BERTSOA (46) – Martxoan Bertsoa XV: 3. kanporaketa

Published On martxoa 16, 2017 | By Antxoen Bertsoa Kkinzona Irratia | Antxoen Bertsoa

Kaixo bertsoxale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn, Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoian murgildu gara.

Fox tabernan izan zen 3. eta azken kanporaketa. Betan 3 hirukote izan ziren kantari. Bortziri aldetik: Eneko Fernandez, Etxabe eta Julen Zelaieta. Urretxutik: Gorka Azkarate, Maialen Akizu eta Beñat Torres. Bilbo ingurutik: Abarkas, Guti eta Aitor Esteban. Saio paregabea entzun genuen bertaratu ginenok. Bertsolariek ale bikainak utzi zituzten eta guk gure komentarioekin uztartu ditugu.

Habana Ta Punto hil da!!! Gure zoritxarrerako katea eten da! Donostiko Beñat Mujikak ezetz esan eta gero, herriko Beñat Mujika Ristrasi luzatu genion puntua. Hasiera batean baiezkoa eman zigun baina, azken momentuan mututu egin zen. Pena galanta! 40 parte hartzaile inguru izan ditugu urte t’erdi hauetan baina… Ea nola bideratzen dugun kontua. Gogoeta prozesuan gaude KKinZonako antxoak eta ea hurrengo asterako zer okurritzen zaigun.

Hurrengo astean, bertso menu oparoa ANTXOAN BERTSOA irratsaio kitzikagarrian. Zuzenenan entzun nahi izanez gero, hurrengo asteazkenean 22:00tan piztu irratia fmko 98.0n eta sintonizatu KKinZona irrati librea. Noski aukera hau Urretxu-Zumarraga eta inguruko herrietan. Bestela, http://www.kunkkinzona.eus edo http://www.arrosasarea.eus atarietan entzun!

glu glu glu glu…

Like this Article? Share it!

Comments are closed.