IRRATIEN TARTEA: igandeko galdeketa, Alegiko elkartasun itxialdia eta ‘Oporrak bakean’

Bidania-Goiazko Iriarte jauregian, Tolosaldeko egungo eta lehengo hautetsiek agerraldia egin zuten larunbatean. Bertan, Giltzarriak martxoaren 19rako deitu duen galdeketa “begi onez” ikusten dutela esan zuten, are gehiago, “parte hartzera, iritzia agertzera” animatu zituzten herritarrak. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, asteburuan Alegiko udaletxean egindako elkartasun itxialdia ere aipatu du, euskal preso politikoen askatasuna eskatu zuten bertan. Amaitzeko, Saharako haurrak harreran hartzea sustatzen duen Oporrak bakean dinamikaren Bueltan nahi zaitut abesti aurkeztu digu.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': Martxoaren 8ko balorazioa, Guatemalako feminizidioa eta ekonomia feminista

al. Mar 13 , 2017