TERTULIA: zer ezkutatzen dute umorea politikoki zentsuratzen dutenek?

Espainiak Euskal Herria “anomaliatik” ikusten duela azaldu du Uxoa Anduaga soziologoak Berria egunkarian. Hortik aterata, Euskalduna naiz, eta zu?-ren moduko gatazkak izaten direla. Euskalduna posizio ahulean dagoelako Espainiaren aurrean eta umore bateko esanak irain gisa hartu eta zigor ditzaketelako espainiarrek. Gaurko tertulian, halako zalapartak modu interesatuan sortzearen atzean dagoenaz hausnartu dugu Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin.

Hurrengo podcasta

Janire Olabarriaga: "Gune bakoitzak bere lana egin eta egitarauan batzen dugu"

og. Mar 9 , 2017