IRRATIAK IRRATIA – Hirien aurkako frontea sortzea erabaki dute Esan Erranek eta Gure Irratiak

Irailean hitz eman genizuen hilean behin Arrosa irrati sareko irratiak ezagutzeko tartetxoa irekiko genuela Zebrabidean. Gainera, irratietako lagunen arteko elkarrizketen bidez egingo genuela hori. Gogoan izango duzue Antxetako Aitziber Zapirainek Arraioko Marleni egin zion elkarrizketa; edo Arraioko Inesek Atariako Iñigo Terradillosi egindako telefono txantxa. Eta oroitzen al zarete Atariakoek Bilbo Hiriako Ane Zabalari Tolosaldeaz egin zioten galdeketaz? Eta nola ahaztu Bilbo Hiriakoak Esan Erranera bidean galdu zirela.

Ba kateak aurrera segitzen du, beraz, iritsi zaie Esan Erraneko lagunei beste irrati bateko kideak elkarrizketatzeko garaia. Gure Irratiako Ihintza Arrieta harrapatu dute telefonoz, eta hirietako irratien aurkako konspirazio bat adostu dute harekin.

Hurrengo podcasta

HIRU KORTXEA - Makulu Ken taldea gaurko irratsaioko gonbidatuak

ol. Mar 3 , 2017