Bizigarriek eragindako espazioen sorrera, Tabakaleran

Ozeano Atlantikoko ibilbide komertzial handiak zabaldu zirenez geroztik, tabakoa, kafea, azukrea eta kakaoa bezalako merkantziek leku handia hartu dute gure gizarteetan. Produktu horien konkistak, giza gorputza bizkortzeko eta bizigarrien olgetarako erabileratik, aisialdi-gune berriak eratzeko aukera ere ekarri du. Ba Donostiako Tabakalerako Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia egitasmoaren bidez, gai horiek eta beste zenbait plazaratzen ari dira. 2017. urte amaierara arte iraungo duen egitarauan, hitzaldi, eztabaida publiko, mintegi, erakusketa, kontzertu eta argitalpenak daude aurreikusita. Horren berri gurera ekartzeko, Gasteizko Halabedi irratiarekin bat egin dugu, Jon Aranburu esatariarekin eta Ana Revuelta arte kolaboratzailearekin.

Hurrengo podcasta

ANTXOEN BERTSOA (44) - Gipuzkoako Herriartekoa II

og. Mar 2 , 2017