IRRATIEN TARTEA: Bilboko kale izendegiaren eta Abandoko geltokiaren berri, Bilbo Hiriatik

Memoria historikoaren legea dela eta, kale izenen aldaketa egiten ari dira Bilbon azken aldian. Aste honetan, San Inazio auzoan aldatu dute kale baten izena. Udalean polemika eragin duen gaia da, baina EH Bildu koalizioak kale izenen aldaketarekin jarraitzeko eta eztabaida zabaltzeko eskaria egin dio udal gobernuari. Horren berri ekarriko dugu segidan irratien tartera eta aipatuko dugu AHTren hiriburuetako sarbidea dela eta Abandoko tren geltokiaren inguruan sortutako zalaparta ere. Gai horiei begira jartzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalari eman diogu hitza.

Hurrengo podcasta

Garbiñe Alkiza: "Sara eta Izar batera nahi ditugu, baina etxean, horren alde segituko dugu"

og. Mar 2 , 2017