ANTXOEN BERTSOA (44) – Gipuzkoako Herriartekoa II

Kaixo bertsoxale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn Gipuzkoako Herriarteko saio bat izan dugu ardatz. Otsailak 24ean Gabiriko Osinalde elkartean ospatu zen bertso afari-norgehiagoka. Gabiriko taldetik; Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz aritu ziren kantari. Añorgako kideak hauek izan ziren; Aiert Ordoñez, Lierni Zelaia eta Unai Gaztelumendi. Ohartuko zareten bezala, jendez lepo egon zen Osinalde eta saio aparta izateaz gain giro bikaina izan zen. Nola ez, KKinZonako estudiotik ANTXOEN BERTSOAko kazetari bat bertan izan zen saioa grabatzen. Beraz, saioko bertsoaldi onenak esklusibaz entzun ahalko dituzu entzule!

Gure txapelketa Habana Ta Punto da eta aste honetan ere izan du jarraipena. Donosti aldetik, Asier Ibargurenek eman dio bertso sokari luzatua. Ziur gaude hurrengo protagonista nor den jakiteko irrikaz zaudela, beraz entzun gure saioa!

Hurrengo astean, Urretxu-Zumarragako Martxoan Bertsoa bertso txapelketa mundialean murgilduko gara.

Bitartean, ondo segi!

ANTXOEN BERTSOA, KKinZonako bertso gilda gozoa!

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

POTTO: Nafarroako bertsolari txapelketa

og. Mar 2 , 2017