HITZEN LIOA HIRUTAN – Big Boy Jonekin

Kaixo arrosaxale!

Aste honetako HITZEN LIOA HIRUTAN, Big Boy talde zumaiarraren ingurukoa izan da. Entzunaldi eta analisirako, KKinZonako estudioan izan dugu gonbidatu ilustre bat: Jon Urzelai laguna, KKinZonako 1215. katea irratsaioko esataria, kazetaria eta musika aditua, hain zuzen ere. Esker mila Urze!

Big Boy eta Zapasalto disketako, kantu interesgarri bezain dibertigarri hauek aztertu-irakurri-entzun ditugu:

1.- Agurra, Big Boy 2014.

2.- Big Boy tango, Big Boy 2014.

3.- Andrea eta txakurra, Big Boy 2014.

4.- Kotxia, Big Boy 2014.

5.- Errusia, Big Boy 2014.

6.- Festa Eskilaran, Zapasalto 2016.

7.- 200 zezen, Zapasalto 2016.

8.- Bals bat, Zapasalto 2016.

Amaiera ingururako Big Boy taldeko kide batekin hitz egitea aurreikusita genuen, baina arazoak arazo, ezin izan dugu elkarrizketa egin. Ea hurrengo batean posible den!

Hemendik bi astera itzuliko gara. HITZEN LIOA HIRUTAN, bi ostiralez behin arratsaldeko 15:00tatik aurrera Urretxu-Zumarragako KKinZona irrati librean, FMko 98.0n, http://www.kunkkinzona.eus eta https://www.arrosasarea.eus atarietan.

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 292 - iluntasunaren epeltasuna

al. Ots 27 , 2017