IRRATIEN TARTEA: Zarahitzek datozen egunetarako antolatutako ekintzen berri, Arraio irratitik

Badira hainbat hilabete Euskal Herriaren burujabetzari buruzko galdeketak egiten ari direla han eta hemen. Datorren udaberrirako ere eskualde bat baino gehiagotan dago zita jarrita: martxoaren 19an, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herrien txanda izango da, eta maiaatzaren 7an, berriz, Urola-Kostako herriek hartuko dute lekukoa. Bigarren eremu horretara begira jarri eta Zarautzen herri galdeketa sustatzen ari den taldeak aurreikusitako ekintzei erreparatu diegu irratien tartean. Arraio irratiko lagunek hitz egin dute Zarahitz taldeko Urki Muguruzarekin.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': euskararen mapa berria, Moha Gerohu arrazakeriaz eta ansiolitikoen kezka

az. Ots 22 , 2017