Biharko ‘Gaur8’: Punjabeko drogen demokrazia, elikadura ohiturak eta euskal emakumeen historia

Published On otsaila 17, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Indiako Punjab estatuko hautagai politikoek, hauteskunde programaren ordez, droga dosiak eramaten dituzte aldean. Izan ere, drogomenpekotasuna duten herritarrak erosten dituzte botoen trukean heroina zein opio dosiak eskainita. Gaur8 astekariaren biharko alean jorratu dute gai hori eta Amagoia Mujika arduradunak gurean aurreratu du. Horrez gain, asteko gai nagusi gisa, Maider Iantzik elikadura ohiturez eta hainbat dietari buruz egindako erreportajea ere aipatu du. Amaitzeko, Historia de las mujeres en Euskal Herria trilogiako lehen liburua kaleratu duten Ana eta Rosa Iziz ahizpei egindako elkarrizketa ere aletu du Mujikak gurean.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.